XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erriz erri Markina Alkartasun GiroaMarkinan, alkartasunean lan eginaz, erri honen aurreratzerako pausuak emoten arí dira.
Lehenengo pausuak baino ez dira oraindik.
Baina hortik joateko, kezka bat eta alkarte giro bat sortu nahi da behintzat.
Ekintza alkartu honeri, Gure Etxea, Karmen eta Idarragako auzuneetan emon jakon asierea.
Alde horretako familiakaz alkarrizketa batzuek eginaz, hainbat beharrizan ta premina agertu ziran.
Markina ezagutu, ta danon artean erri hau jasotera doaz asmo honeek.
Egin diran lanak eta zona horreetan agertu diran preminak ezagutararazoteko, batzar bat izan zan Markinako liburutegian, il honen 4-an, 12 t`erdietan.
Soziologi gaietan Deustun irakasle dan Olabuena jaunak azaldu eban, andi-andika, ekintza hau aurrera eroateko bidea.
Oraingoz, alderdi horreetan bakarrik egin da lana.
Apurka apurka, Markina guztira zabalduko ei da.
Ekintza hau, parrokiako asistenta sozial baten ardurapean dago; berak zuzentzen dau Markinako sozial lana.
Ikasten eta lantzenErregeen ostean, alfabetatze moduan, euskal ikastaroa asi da, dakienentzat eta ez dakienentzat.
Oso gogotsu asi dira.
Taldeak honetara eratuta dagoz: Dakienak,30.
Apur bat dakienak,30.
Eta ezer ez dakienak,9.
Berrizko Dantzarien Lehiaketan, Garbiñe Arrate ta Angel Kareaga atera ziran txapeldun,15 bikoteren artean.
8 orrialde ditu, eta erdia baino gehiago euskeraz dator.
IRUKOTE.